XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Alfabetatzen)
Gurpil ibiltaria.

Telebistak gehienean harrikada bat merezi badu ere, duela hamabosten bat egun gauza harrigarri bat ikusentzun genuen.

Musikazaleak ez ziren gutxi gozatu hiru gitarrajole haiekin.

Larry Coryell, John =mCl=aughlin eta Paco de Lucia genituen artistak.

Paco de Luciari bildur izugarria sartzen omen zaio ekinaldi bakoitzaren aurrean.

Jotzen hasitakoan, bildur hori energia bihurtzen omen zaio eta mesedegarri bilakatzen.

Dena behar beste bikote harrigarri horri eusteko.

John =mCl=aughlin eta Larry Corwell gaur egungo gitarrajolerik gorenetarikoak ditugu.

Bata ingelesa eta bestea Iparramerikarra, halako astinaldia eman diote gitarra modernoari.

Lehenengoak hogeitahamasei urte ditu eta bigarrenak hogeita hamabost.

Oraindik badute pixka baterako.

Coryell jazz inguruan ibili da batez ere.

Besteak, ordea rockzaleen artean arrakasta gehiago ukan du.

Baina artistek berek ez dute marra banatzailerik jartzen estilotik estilora, teknika batetik bestera.

Gitarrajoleak omen dira beste gabe.

Paco de Lucia hirukotean sartzea ez da nolanahiko kolpea musika sailean.

Jazza eta rocka elkarrekin pasatzekoak dira, baina flamencoa?.

Garbizaleek ez zuten aitaren gutxi egingo.

Hirukotea izanik, zor zen aitaren egitea.

Pentsatzen jarriz gero, Trinitatea bera ere aitaren egiteko modukoa da.